HAURTZAROKO OROITZAPENAK
Gu Alba, Iratxe, Ivette eta Aiuri gara eta bakoitzak bizi izan ditugun haur hezkuntzako esperientzia positiboak gogora ekarri ditugu eta guztiok amankomunean dugu eskolan egiten genituen ez-ohiko jarduerek sentimendu atseginak sorrarazi zizkigutela. Horien artean ditugu txangoak, ipuin kontalariak, inauteriak eta gabonak. Denok ditugun berdintasunei dagokienez, talde lana eta ikasle zein irakasleen arteko harreman zuzena k ikusten dira. Jarduera guztiak ohiko gelatik kanpo gauzatzen ziren; hala nola, eskolaren patioan, gimnasioan, kalean edota liburutegian eta gehienetan gure ikaskideez gain, eskolan beste haur, irakasle eta askotan gurasoak ere egoten ziren. Faktore horiei esker momentu desberdinak zirela genekien, eta gutxitan egiten genituenez, bereziak bihurtzen ziren. Ipuin kontalaria berriz, astero izaten zen eta haurren errutinetan sartuta zegoen, baino berezia zen ipuin kontalaria beti pertsona berdina zelako eta soilik ipuinak kontatzen zizkigulako. Txang...