EREDU PEDAGOGIKO ETA PSIKOLOGIKOAK HHan
MARIA MONTESSORI BIZITZAKO DATU GARRANTZITSUAK Jadanik badira 66 urte Maria Montessori hil zela. Hala ere, berak martxan jarri zuen mugimenduak jarraitzen du eta garatzen doa. Gaur egun bizirik dagoen mugimendua izateaz gain, Haur Hezkuntzan, hedapen handia daukan mugimendua da. Psikiatra eta pedagogo italiarra izan zen, 1870ean Chiaravallen jaioa. Erromako Erret Unibertsitatean 1896an diplomatu egin zen eta lehen emakume sendagile bihurtu zen I talian. Garai hartako Italiako gizarteak emakumeekiko zuen jarreraren ondorioz, ospitaletan sendagile aritzea debekatu zitzaion, eta hau izan zen adimen urritasuna zuten haurrekin lanean hasteko arrazoia. Montessoriren metodologiak dibertsitate handiko lana eta haurrentzako askatasun osoa eskaintzen zu...