EREDU PEDAGOGIKO ETA PSIKOLOGIKOAK HHan

MARIA MONTESSORI
            
BIZITZAKO​ ​DATU​ ​GARRANTZITSUAK

Jadanik badira 66 urte Maria Montessori hil zela. Hala ere, berak martxan jarri zuen            
mugimenduak jarraitzen du eta garatzen doa. Gaur egun bizirik dagoen mugimendua
izateazgain,​ ​Haur​ ​Hezkuntzan,​ ​hedapen​ ​handia​ ​daukan​ ​mugimendua​ ​da.
Psikiatra eta pedagogo italiarra izan zen, 1870ean Chiaravallen jaioa. Erromako Erret         
Unibertsitatean 1896an diplomatu egin zen eta lehen emakume sendagile bihurtu zen
Italian.  Garai hartako Italiako gizarteak emakumeekiko zuen jarreraren ondorioz, ospitaletan
sendagile aritzea debekatu zitzaion, eta hau izan zen adimen urritasuna zuten haurrekin
 lanean hasteko arrazoia.

Montessoriren metodologiak dibertsitate handiko lana eta  haurrentzako askatasun osoa
eskaintzen zuen, horrela haurrak bere kabuz, bere erritmoan eta​ ​bere​ ​aurkikuntzekin​ ​ikas​
​zezan.  

Horrela, 1907an “​Casa dei banbini” (euskaraz, ​Haurren etxea) eratu zuen​ Erroman eta
bertan aritu zen urte luzeetan zehar. Bertatik, Instituzioa Italiatik zabaldu zen eta geroago
mundu osoan zehar, organizazioan aldaketak gertatu ziren eta haur hezkuntzako metodo
originalagoa bihurtzen hasi zen
IDEIAK​ ​ETA​ ​METODOLOGIA

Metodoa haurraren autonomia garatzen oinarritzen da, zentzumenak lantzeko  beharrezko
materiala eskura izanez, bere interesak lantzeko eta bere gaitasun fisikoak lantzeko,
objektuak libreki erabil ditzake eta bere kabuz lan pertsonal bat egingo du, azkenean​
​ikaskuntza​ ​izango​ ​dena. Haurraren garapena ez da lineala. Maila ezberdinak dauzka,
sentsibilitate ezberdinez hornituak. Montessorik ez zuen jeniorik sortu nahi, giza-ahalmenak
garatzeko aukerak eskaini​ ​nahi​ ​zituen.

- Haurtzaro​ ​txikia​ ​(0-6​ ​urte)
- Haurtzaro​ ​handia​ ​(6-12​ ​urte)
- Nerabezaroa​ ​(12-18​ ​urte)
- Heldutasun​ ​gaztea​ ​(18-24​ ​urte)

Garai sentigarri bakoitzak funtzio berri bat dakar, hala nola, ordena, hizkuntza eta mugimendua.
Funtzio berri hauek era nahasian izatetik, pixkanaka, era sinple eta argi batean ezartzera pasako
dira. Haurtzaro txikiari berebiziko garrantzia ematen dio, jaiotzetik 6 urte bitartekoa da bizitzaren
eperik garrantzitsuena. Bere metodoa epe honetarako garatu​ ​zuen​ ​bereziki. Proposatzen
duenarekin, 6 urteko haur batek, biderkaketa, zatiketa, erro karratua, munduko nazioak eta abar
bereganatzeko gai da, oroimena erabili gabe. Ez ditu buruz biderkatzeko taulak edota gramatikako
kontzeptuak ikasiko. Material zehatza manipulatuz  lortuko​ ​du​ ​hori​ ​guztia​ ​bereganatzea.

Metodologiaren​ ​puntu​ ​nagusiak 6​ ​ardatz​ ​nagusietan​ ​bereiztu​ ​ditzakegu:
- Askatasuna
- Egitura​ ​eta​ ​ordena
- Giro​ ​atsegina
- Elkarrekikotasun​ ​bizitza
- Enfasia​ ​natura​ ​eta​ ​errealitatearekin
- Montessori​ ​materialak




Montessoriren ezaugarri edo alderik adierazgarrienak:

Kontuan harturik zein garaietan kokatzen den Maria Montessori, ordungo hezkuntza sistemarekin
alderatuz aurrerapen eta ekarpen handiak egin zituen. Horien artean aipagarriena, ordurarte ez
bezala, haurra ardatz eta abiapuntutzat hartzen duela da. Haurrak jada ez dute euren hezkuntza
prozesuan paper pasibo bat jokatzen, orain hauek dira haien garapenean eragiten eta garapen
hori aurrera eramaten dutenak. Gainera, ebaluatzeko eta lan egiteko moduari dagokionez, ez zuten
etxeko lanik, azterketarik ez librurik ere.

Irakaslea ez da ordurarte bezala ezagutzen transmititzailea, behatzaile moduan aritzen,
haurrak euren kaxa nola ikasten duen aztertuz eta horretarako​ ​jarduerak​ ​proposatuz.
Montessoriren arabera irakasleak motibatuak egotea ezinbestekoa da, haurren eredu baitira
eta hauek ikusten dutena ikasten dutelako. Gainera, haurren autonomia bultzatzen du,
inposaketarik egin gabe, haurrari materiala eta ingurua prestaturik uzten dio eta haurra bera da
hortik abiatuz libreki ikasten eta hezten dena.

Bere metodoak tresneria pedagogiko berezia dakar. Montessoriren esanetan, haurrak ukituz,
ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta usainduz ikasten du, hau da, zentzumenen bidez eta
beraz, zentzumen hauek guztiak era progresibo batean lantzen dituzten material didaktiko
propioak sortu zituen, bere metodoa erakusteko (horiek haurretan zein adinduetan erabilgarriak
zirela frogatu zuen).  

Materialak ​haurraren​ ​autonomia​ ​lantzeko​ balio dute. Material bakoitzak ezaugarri bat lantzen du,
hala nola, kolorea, pisua, forma, ehundura, luzera, hotsa, usaina. Ezaugarri hauek isolatuak
agertzen dira, hau da, koloreak landu nahi badira, koloretan ezberdinak diren objektuak soilik
ikusiko dituzte, tamaina, forma​ ​eta​ ​abarrekin ​berdin jokatuz.

Gainera, honetarako erabiliko duten espazioak txukun eta ordenean egon behar du, ordenak
garrantzi berezia baitu bere metodoan, ordena fisikoak​ ​psikologikoa​ ​edukitzera​ ​ere​ ​eramaten​ ​du
eta. Horretarako, apalak, eskegitokiak, konketa eta abar haurraren tamainara egokituak egon
behar dute, espazio erosoa sortuz beraiek gustora egon​ ​daitezen.

Guzti honi esker haurrak aukera du bere erritmoaren arabera ikasteko eta garapenean
aurrerapenak bere kaxa egiteko. Inguruak, baliabideak eta hezitzaileak haurraren banakotasuna
errespetatzen dutelako, hauek haur bakoitzari egokituz. Hori dela eta haurrak aukera du
arazoaren baten aurrean irtenbidea bilatzeko bere barne eskemetan arakatuz.

Hortaz gain, adin ezberdinetako haurrak gela berean egoten dira eta honela, besteekiko eta
ikastearekiko estimulazioa handitzen da. Handienak txikienen eredu izanik eta handienek
txikienei irakasterakoan ikasiz. Era berean, gurasoei etxeko zeregin horietan autonomia ematea
aholkatzen zaie, haurren parte hartzea bultzatuz eta horri esker hauen autonomia eta autoestimua
indartuz.

Azkenik aipatzekoa da, ordurarte ez bezala irakasleak bere egitekoaz eta bere jardunaren inguruan
hausnarketa eta autoebaluazio bat egiten duela, hobetu beharreko alderdietan bere buruaren
zuzenketa propioa eginez, norbere akatsetatik ikasiz.


MONTESSORI GAUR EGUNGO HAUR ESKOLA BATEAN

Nahiz eta aurretik aipaturiko ezaugarri edo adierazgarritasun horiek Montessoriren
garaian aurrerapen handiko ekarpenak izan, gaur egun ia haur eskola gehienetan
ematen den errealitate edo egunerokotasuna da haurrak askatasunez eta autonomiaz
aritzea, hezitzaileak behatuz eta behar denean laguntza eskainiz eta une oro hauen
sentimenduak,​ ​emozioak​ ​eta​ ​interesak​​ ​errespetatu​z.

Hala ere, badaude oraindik ere gure haur eskoletan ikusten ez diren Montessoriren
zenbait ekarpen. Esaterako, Montessori metodoa haur eskola batean aplikatzeko
edo praktikan jartzeko modurik adierazgarriena berak sorturiko material didaktikoak
erabiltzea izango da, esan bezala, guzti hau espazioan antolatuz, txukun eta ordenean
jarririk. Material hauek haurraren garapena eta zentzumenak lantzen laguntzeko​
materialak dira.

Ikasteko beharrezkoa da eroso egotea eta beraz, etxean gaudenean eroso eta gustura
egoten garen bezala, haurrak ere hala sentitu behar dute. Horretarako oso aproposa
litzateke gelan bertan ere arropa egokiaz gain, oinetako egokiak izatea, baita gela
haurrentzat prestatua egotea ere, beraien tamaina eta garapen erritmoei egokituz.

Honetaz gain, gaur egun haurrei autonomia ematen zaie, baina alderdi askotan haurrei
alde batera uzten zaie eta horiek ere lantzea ezinbestekoa da. Adibidez, hamaiketakoa
jaten duten momentuan, behar eta jango duten hori haurren eskura uztea, hauek bere
behar izanen arabera prestatu eta jan ahal izateko, eta ez askotan egiten den bezala,
irakasleak janaria ahora ematea. Horrekin batera bazkaltzeko momentuan jantokiko
hezitzaileek prestatu beharrean guztia, mahaia haurrek prestatzen dute; ura elkarri
zerbitzatuz, platerak harraskan batuz eta bukatzerakoan mahaia jasoz.

Bestalde naturarekiko harremanari garrantzi handia emango zaio, eskolan dauden
denbora tarte horretan hainbat momentu kanpoan biziz, naturako baliabideekin jolastuz
eta hauek ezagutuz; loreak bilduz eta zainduz, intsektuei behatuz, inguruko zuhaitzak
ezagutuz eta abar. Horretarako, aukera edo baliabide egokiak dira  eskolan bertan
baratzak edo lorategiak izatea.
Gainera, ordubete baino gehiago emango zaie esperimentazio-jarduerei, jarduera horiek
zentzumenen bidez gauzatzen direlako eta Montessoriren arabera hori delako ikasteko
modu egokia. Bukatzeko, askotan albo batera uzten dugun erlaxazio edo atseden uneari
ere garrantzia emango genioke, haurrak ekintza aktiboak egin ondoren berriro ere
indarberritzeko lasaitasuna behar baitute.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

DIDAKTIKAREN KONTZEPTUAK

CURRICULUMAREN ANALISIA