HAURTZAROKO OROITZAPENAK
Gu Alba, Iratxe, Ivette eta Aiuri gara eta bakoitzak bizi izan ditugun haur hezkuntzako esperientzia
positiboak gogora ekarri ditugu eta guztiok amankomunean dugu eskolan egiten genituen ez-ohiko
jarduerek sentimendu atseginak sorrarazi zizkigutela. Horien artean ditugu txangoak, ipuin kontalariak,
inauteriak eta gabonak.
Denok ditugun berdintasunei dagokienez, talde lana eta ikasle zein irakasleen arteko harreman
zuzenak ikusten dira. Jarduera guztiak ohiko gelatik kanpo gauzatzen ziren; hala nola, eskolaren
patioan, gimnasioan, kalean edota liburutegian eta gehienetan gure ikaskideez gain, eskolan beste
haur, irakasle eta askotan gurasoak ere egoten ziren. Faktore horiei esker momentu desberdinak
zirela genekien, eta gutxitan egiten genituenez, bereziak bihurtzen ziren. Ipuin kontalaria berriz,
astero izaten zen eta haurren errutinetan sartuta zegoen, baino berezia zen ipuin kontalaria beti
pertsona berdina zelako eta soilik ipuinak kontatzen zizkigulako. Txangoei dagokienez, lekua zen
aldatzen zena eta haurrentzat ezinbestekoa zen konfiantzazko hezitzailea egotea, leku eta egoera
desberdinetan aurkitzen zirelako txango bakoitzean.
Desberdintasunei dagokienez, bat egunerokotasun batean egiten den jarduera da, hala nola, ipuinak
kontatzea, eta gainerakoak epe zehatz batean egiten direnak dira, hau da, gabonetan kantatzera
ateratzea, inauterietan mozorrotu eta dantzatzea, txangoak egitea, etab.
kontatzea, eta gainerakoak epe zehatz batean egiten direnak dira, hau da, gabonetan kantatzera
ateratzea, inauterietan mozorrotu eta dantzatzea, txangoak egitea, etab.
Momentu berezi bati buruz pentsatzerakoan emozio desberdinak sentitu ditugu eta konturatu gara
txikiak ginenean ere momentu hauetan emozio desberdin pila genituela; hala nola, poza, irrika,
beldurra, gogoa, tristura… Nahiz eta beti egun hauek bereziak izan guretzako gure egunaren eta
egoeraren arabera emozio batzuk edo besteak sentitzen genituen.
Azkenik, ondorioztatu dugu txikitan bizi izan ditugun esperientziek markatuta utzi gaituztela, eta argi txikiak ginenean ere momentu hauetan emozio desberdin pila genituela; hala nola, poza, irrika,
beldurra, gogoa, tristura… Nahiz eta beti egun hauek bereziak izan guretzako gure egunaren eta
egoeraren arabera emozio batzuk edo besteak sentitzen genituen.
dago hauek gure egunerokotasunean eragiten digutela. Horrela, honelako jarduerak egitea atsegina
iruditzen zitzaigun momentu bereziak zirelako guretzat eta horregatik ditugu gogoan, guregan
arrastoa utzi zuten momentuak direlako alegia. Gure bizitza bizipenez osaturik dago, bai onak eta
bai txarrak eta hauek indartsuago egiten gaituzte eta honekin batera, gure garapenean eragina dute.
Gainera, esan bezala, gehienak ez ziren egunerokotasunean egiten genituen jarduerak baina hala
ere ez dute garrantzi txikiagoa. Nahiz eta noizbehinka ez ohiko jarduera edo ekintzak egitea egokia
eta garrantzitsua izan, errutina jarraitzea ere garrantzitsua da, curriculumak zehaztutako helburuak
betetzen saiatuz.
Hona hemen ni haur eskolan mozorrotuta ageri naizen bi argazki:


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina